"Gune seguru bat sortu dugu, pertsona horiek beren beharren berri eman, dituzten galderei erantzun, eta kaltea erreparatzeko beharrezkoak diren urratsak identifika ditzaten nahi dugu", azaldu du Nafarroako Gobernuak ohar batean. Hasi da bide egiten Eliza katolikoaren abusuak salatu dituztenei erreparazioa eskainiz.
Iazko uztailean Nafarroako Legebiltzarrak onartutako foru legetik eratorritako neurria da orain abiarazi dutena. Ordutik abian jarri zuten batzorde independente bat abusuak salatu dituztenei biktima izaera aitortu eta erreparaziorako bide bat eskaintzeko xedez.
Biktimekin banan-banan hitz egin eta testigantzak aztertu ostean, bukatutzat eman dute lehen bi biktimekin abiatutako prozesu osoa. Iaz abian jarritako batzordea 26 kasu aztertzen ari da orain, eta 55 aurkeztu dira guztira. Orain arte, sei pertsona aitortu dituzte biktima gisa, eta datozen asteetan hamarretik gora izanen direla dio gobernuak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!