Hamasei urterekin hasi zen kantuan Anne Etxegoien. Ordutik musikarekin lotua izan da eta orain lagunekin grabatu du Festa izeneko azken lana. Errramun Martikorena, Niko Etxart eta Pier Paul Berzaitze izan ditu alboan zenbait kantu ezagunen bertsioak egiteko. "Berezia izan da betidanik gogoan nituen kantariekin grabatu ahal izatea", esan du Etxegoienek. Pozik dago egindakoarekin eta jai bat osatu nahiko luke Gaiarre antzokian Festa aurkezteko: "Etortzen direnekin, publikoarekin partekatu nahi dut eta beraiek ere partaide izan daitezen", azaldu du.
Gaur Katakraken aurkeztu du prentsaurrekoan Festa lana eta bertsio bat ere kantatu du. Argazkian klik eginez entzun daiteke.