"Familiari babes eta besarkadarik estuena igorri nahi diogu. Udaletik eta EH Bildutik ditugun baliabide guztiak jarriko ditugu hala behar izanez gero", esan du Euskalerria Irratian Mikel Kolomo Lizarrako EH Bilduko zinegotziak. "Indarkeria bikarioaren biktima dela konfirmatu gabe dagoen arren ematen du hala izanen dela zantzu guztiek horretara daramatelako eta dagoeneko Mugimendu Feministak egin du deia salaketa egiteko", azaldu du Kolomok. Iluntzeko 8etan eginen dute elkarretaratzea Lizarrako Koronazio plazan. "Hilketa hori salatzeko kalera ateratzeko deia egiten dugu baita EH Bildutik ere", gaineratu du. Lizarra ikastolako ikaslea zen 7 urteko haurra. "Lanketa prozesuan ari dira dolua nola eraman ikasten. Goizargiko lan taldea ari da hezkuntza komunitatearekin gaia lantzen", esan du Kolomok.