Gaur goizean, larrialdi zerbitzuetako helikopteroak, gizonezko baten eta 7 urteko haur baten gorpuak lokalizatu ditu, Urbasako mendilerroan, Pilatosen balkoitik gertu. Zantzu guztien arabera, ostiraletik desagertuta ziren aita-semearen gorpuak izan daitezke. Atzo arratsaldean aitaren autoa, zonaldean topatu baitzen.
Atzo eguerdian eman zen abisua. Lizarrako eskolara haurraren bila joandako amak, semea klasera joan ez zela esan ziotenean. Foruzaingo, Guardia Zibila eta Suhiltzaileen erreskate taldeak mobilizatu ziren, baita zonaldeko hainbat bizilagun ere, bilaketa lanetan laguntzeko. Aitaren autoa Pilatosen balkoitik gertu topatu zen atzo arratsaldean eta gaur goizean zeuden susmo txar guztiak baieztatu dira, helikopterotik bi gorpuak ikusi dituztenean.
Bi gorpuak Iruñera eramanen dituzte, identifikatu eta autopsia egin ahal izateko. Guardia Zibila ari da gertatutakoa ikertzen, mometuz, hipotesi guztiak zabalik mantenduz.