Lide Hernando (LIHER): "Ez dugu behin betiko agur esan nahi, baina atsedena behar dugu"

Miren Mindegia 2023ko aza. 6a, 18:32

Irailaren amaiera aldera geldialdia iragarri zuen Liher musika taldeak. Azkena izan daitekeen biraren baitan, Hatortxu Rock izanen du Nafarroako agertoki taldeak abenduaren 16an 

Liher taldeak “gero arte” esan die euren jarraitzaileei, taldeko sortzaile eta bihotza den Lide Hernandok argitu moduan. Izan ere, oraindik ez daukate argi proiektua berreskuratuko duten. Behin bira bukatu eta atseden hartu ondoren “perspektiba berreskuratutakoan” hartuko dute erabakia. 

Urrian Uztaritze eta Gernikatik Inssbruckera (Austria) eta Ulmera (Alemania) eraman dituen bira betean dago taldea orain. Martxoaren 2ra arte luzatuko da kontzertu sorta, Donostia izango delarik azken geltokia. Hernandok esan bezala, kontzertu bereziak izaten ari dira, “hunkigarriak”, zaleekin bildu eta agurtzekoak. 

Bitartean, bi abesti berri plazaratu ditu taldeak aurten: Eramaten balada urte hasieran argitaratu zen, eta irailean atera da Hortzak rock gogorreko abestia. Sustrai bera baina estilo desberdinetan murgiltzen diren bi abesti, Versus izenburupean binilo bakar batean bildu dituztenak. Zortzi urteko ibilbide oparoari luxuzko amaiera emateko modua. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!