Nafarroako Elizaren abusuei buruzko txosten ofizialetan 71 biktima eta 42 erasotzaile aitortu dira

Bidane Beloki Ezker 2023ko urr. 31a, 07:56

PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroako bozeramaileek Eliza katolikoan egindako sexu-abusuen biktimak aitortzeko foru legea txalotu dute.

1948 eta 1990 urteen bitartean, gutxienez 71 abusu-biktima izan zirela egiaztatzen du txosten berriak. 42 erasotzaile, 33 zentro eta zortzi parrokia seinalatu ditu. Arartekoak estatu mailan Elizaren inguruan egindako sexu-abusuei buruzko azken txostenak, Nafarroan oraindik argitaratu gabe zeuden zenbait kasu agertu ditu; nahiz eta, Nafarroako Gobernuaren biktimen errekonozimendurako batzordearekin nolabaiteko informazio-trukea egon den. 

Era berean, Arartekoak egindako ikerketak nabarmentzen duenez, inkestatuen % 1,13k sexu-abusua jasan zuten txikitan, erlijio-eremuan, eta % 0,6k apaiz edo Elizako kideren baten eskutik. Nafarroan 5.000 abusu inguru izan direla ondorioztatu dute eta Estatuan egindako estrapolazioaren arabera, Espainian 440.000 biktima.

Txostena baloratzeaz gain, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroako parlamentuko bozeramaileek Nafarroako Eliza katolikoan egindako sexu-abusuen biktimak aitortzeko foru lege “aitzindaria” txalotu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!