Gau Beltza ospatzeko ibilaldi antzeztua Irurtzunen

Miren Mindegia 2023ko urr. 30a, 18:25

Pikuxar Euskara Elkarteak antolatuta, herri inguruko mendi bidexketan barrena Ibilaldi Beltza izanen da bihar Irurtzunen, 18:00etatik aurrera

Euskal Herriko leku askotan Domu Santuaren bezpera, Arimen Gaua edo Gau Beltza deiturikoa ospatzeko ohitura berreskuratu da, ez atzerritik etorritako errituekin, baizik eta aitzinako euskal erritu tradizionalekin. Jaia berrasmatzea da afera, betiere bertakotik berrasmatuz. Horixe da Pikuxar euskal txokoak antolatutako egitarauaren helburua.

Hartara, ibilbide antzeztua eginen dute bihar, 18:00etatik aurrera, herri inguruko mendi bidexketatik. Ezustez betetako bidea izango da, non euskal mitologiako pertsonaiak, sorginak, hildako bizidunak eta arima galduak agertuko diren, han eta hemen. Iskidi eta Tramankulu taldeek, Jon Barbarinek, Yurena Perezek, Izaskun Mujikak eta Lorena Arangoak parte hartuko dute antzezlanean. Pikuxar Elkarteko Nerea Baldak eta Jon Barbarin aktoreak ibilaldiaren xehetasunak azaldu dizkigute.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!