Egunero sexu-transmisioko hiru infekzio berri baino gehiago diagnostikatzen dira Nafarroan

Maialen Huarte Arano 2023ko urr. 27a, 13:43

Sexu-transmisiozko infekzioen ugaritzeari aurre egiteko Osasun Departamentuak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren bitartez, sentsibilizazio-kanpaina bat jarri du abian, "Konexioa segurua da" leloarekin.

Sexu bidezko infekzioek gora egin dute. Horri aurre egiteko kanpaina jarri du abian Nafarroako Gobernuak. 35 urte baino gutxiagoko herritarrebn artean izan da infekzio horien hazkundea batez ere: 25 eta 35 urte arteko gizonezkoek dituzte sifilis, infekzio gonokozikoa eta linfogranuloma kasu gehien; emakumeen artean 15 eta 24 urtekoen artean hazi da klamidia izeneko infekzioa. 

Sexu-transmisiozko infekzioen ugaritzeari aurre egiteko Osasun Departamentuak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren bitartez, sentsibilizazio-kanpaina bat jarri du abian, "Konexioa segurua da" leloarekin.Prebentzio neurriak erabiltzearen garrantziaz ohartarazi nahi du Gobernuak, arriskutsuak izan daitezkeen sexu praktikak ekidin eta modu seguruan jarduteko aukerak egin ditzatela eskatu diete herritarrei. 

2016-2022 ko datuen arabera hazi egin dira nabarmen sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunen zenbatekoa, kontuan hartuta gainera, infekzio askok ez dituztela sintomarik eta horiek ez direla halako txostenetan kontuan hartzen. Gehiago ere izanen dira, hortaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!