Bularreko minbiziari aurre egiteko lasterketa, igandean

Maialen Huarte Arano 2023ko urr. 27a, 09:45

Saray Elkarteak XII. Lasterketa antolatu du Bularreko Minbiziaren Kontra. Igandean izanen da 11:00etatik aurrera eta Gazteluko plazatik abiatuta. 12.000 parte hartzaile izateko "erronka" dute aurten. Kolore arrosaz jantzi nahi dute Iruñea gaixotasunari aurre egin eta pairatzen ari direnei babes emateko. 

Kolore arrosaz jantzi nahi du Iruñea Saray Elkarteak. Bularreko minbiziaren aurkako lasterketa izanen da igandean. XII. korrikaldia izanen da eta 12.000 lasterkari nahiko lituzkete kalean ikusi: "Ahalik eta parte hartze handiena nahiko genuke ikusarazteko denok gaudela bularreko minbiziari aurre egiten", azaldu du Mari Jose Oraa Saray Elkarteko presidenteak. 11:00etan irtengo da lasterketa Gazteluko plazatik eta egun osorako programazioa ere prestatu dute: haurrentzako jolas eta puzgarriak, musika... Orain arte 480.000 euro bideratu dituzte ikerketara eta dei egin dute ahalik eta jende gehienak parte hartu dezan. 8 euroan jaso daitezke lasterketarako txartelak eta boletoak ere jarri dituzte salgai euro batean. "100 opari baino gehiago zozkatuko ditugu", adierazi du. Korrika egin ez baina ekonomikoki babestu nahi duenak ere badu hori egiteko aukera: Dortsal 0 izenekoa eskuratu dezake eta diru-donazioa egin. Informazio guztia www.asociacionsaray.com webgunean dago eskuragarri. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!