“Edari energetikoek arrisku jokabideak, jarrera biolentoak, hiperaktibitatea eta arreta defizita eragiten dituzte”

Haritz Pascual Garjon 2023ko urr. 26a, 08:15

Nafarroako Gobernua adin txikikoen artean edari energetikoen kontsumoa debekatzea aztertzen ari da. Euskalerria Irratian Anne Azkona nutrizionistak azaldu ditu edari hauen arriskuak. “Egunero 10mg taurina kontsumoa da gomendagarria eta edari hauek 2.000mgtara iristen dira pote bakar batean” esan du.

Ohikoak bihurtzen ari dira gazteen artean, kolore bizidun pote edariak kontsumitzea. Edari energetikoak dira, horrela saltzen dituzte eta horrela zabaldu ere gazteen influencerrek. “Errendimentu fisiko eta mentala hobetuko dela esaten digute, baina guztiz kontrakoa da” azaldu du Anne Azkona nutrizionistak, “Nerbio sistema estimulatzen denez, arrisku jokabideak, hiperaktibitatea, arreta defizita…eragiten dute”. Edari hauek gainera menpekotasuna sortzen dutenez, haien eraginei tolerantzia eragiten du geroz eta dosi handiagoak kontsumitzera behartuz. Epe luzera begira arazoak handiagoak izan daitezke, “Arnasketa arazoak, buruko mina, insomnioa…azkenean loa eta deskantsua alteratuta geratzen dira eta horrek eragina du gazteen egunerokotasunean, ikastetxeetan, etxean…”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!