Uxue Alberdi: "Ahotik belarrira eta belarritik ahora borobilduz joan diren kontakizunak bildu ditut liburu honetan"

Miren Mindegia 2023ko urr. 25a, 17:19

Uxue Alberdik eta Begoña Durrutyk 'Belarriko kilkerra' (Elkar) lana aurkeztuko dute gaur Iruñeko Karrikiri liburu-dendan, Fernando Reyk gidatuko duen saioan. 

Inoizko informazio trafiko handienak bizi gaituen garaiotan, eskas ditugu elkarri istorioak kontatzeko lekuak eta momentuak. Hain zuzen ere, ahozkotasuna, memoria eta transmisioa ditu hiru sustrai nagusiak Uxue Alberdik idatzi eta Begoña Durrutyk ilustratu duen azken lanak: Belarriko Kilkerra.

Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira liburua osatzen dutenak. Alberdik argitu moduan, "norbaitek apartatu ditu eguneroko bizitzako gertakari-sailetik eta gorde ditu memoriaren kaiolatxoan. Min edo ditxa zirelako, gogoratzea merezi zuten. Akorduan hartu zituenak ez zituen beretzat gorde, ordea, eta, aldian-aldian, lagunen konpainia noblean, ahora ekarri izan ditu txitean-pitean".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!