Istorio errealistak mikro-antzerki bilakatuko dituzte Escenikan

Maialen Huarte Arano 2023ko urr. 24a, 12:50

Gorka Barandiaran, Johanna Moya eta Mia Escenika aurkezten.

Benetako istorioak kontatzeko baliatuko dute Inkubagailuen Istorioak izeneko mikro-antzerkien programa. Escenika izeneko antzerki ekoizleak genero errealista landuko du helburu eraldatzaile eta sendatzaile batekin. Urriaren 31n hasi eta heldu den urteko apirila arte eginen dituzte mikro-antzerki hauek Katakraken. 

Benetako istorioak kontatzeko baliatuko dute Inkubagailuen Istorioak izeneko mikro-antzerkien programa. Escenika izeneko antzerki ekoizleak genero errealista landuko du helburu eraldatzaile eta sendatzaile batekin. 

Askotariko gaiak landuko dituzte: gizartean dagoen zaintza eta maitasun gabezia; pertsonen artean sortzen diren indarkeriazko erlazioak; amatasuna, galdera eta maitasuna; elikadura-nahasmendua; osasun mentala edo norberaren buruari jartzen dizkiogun zigorrak.

Urriaren 31n hasi eta heldu den urteko apirila arte eginen dituzte mikro-antzerki hauek Katakraken. El aire entre las hojas izanen da estreinekoa. Toño Esparza aktore eta dramaturgoarena. Gizonen arteko eralzioa aztertuko du, bereziki seme eta aitaren artekoa. Granate izenekoa izanen da bigarrena. Familia giroan izandako indarkeriarekin nola hautsi aztertuko du Gorka Barandiaran aktore eta dramagileak. Antes de ti, Beatriz Guindarena, amatasunaz, galeraz eta maitasunaz hitz eginen du, fokoa jarriz gizartean horiei eskaintzen dien zaintza txikiaz.

Mikro antzerki guztiak bi aldiz emanen dituzte, arratsaldez. Horien ondoren publikoarekin hausnartu eginen dute ikusi eta sentitu dutena kontatuz eta aztertuz. Pentsamendu kritikoa bultzatu nahi dute mikro antzerki hauen bidez.

Zenbait obra oraindik lantzen ari dira. Hiru hilabeteko prozesuak izaten dira, gaia kontatu eta taula gainera igotzen den arte. Horien artean, Nafarroan bizi diren baita atzerriko herrialdeetan jaioterria duten emakumeenak daude. Ekuador, Venezuela eta Finlandiako hiru emakumek euren bizipena ari dira lantzen. Horiek, heldu den urteko programazioan izanen dira ikusgai.

Sarrerak eta informazio gehiago escenikamicroteatro.com webgunean eskura daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!