Obesitateari aurre hartzeko 200 adin txikikoren elikadura aztertuko du Nafarroak

Maialen Huarte Arano 2023ko urr. 24a, 10:20

Haurrak eskolako jantokian. Arg: navarra.es

Hiru urteko 200 haurren elikadura aztertuko du Nafarroako Gobernuak datozen hilabeteetan. Elikume programaren bitartez obesitateari aurre egiteko umeek dituzten jateko ohiturak ikertuko dituzte. Izan ere, haur eta nerabeen %60ak loditasuna edo obesitatea dituzte. Iruñerriko haur eskoletako ikasleen otorduak ikusiko dituzte. 

18 hilabete eta 3 urte arteko haurren jatekoa aztertuko dute Elikume programaren bitartez. Nafarroako Gobernuak Iruñeko Haur Eskolen Erakundearekin batera ohitura osasungarriak helarazi nahi dizkie familiei. Aurretik aztertu eginen dituzte 200 umeren elikadura ohiturak ekidin nahian obesitate edo loditasuna. Goiz Eder, Haurtzaro, Mendillorri, Hello Azpilagaña eta Lezkairuko haur eskoletako haurren jateko ohiturak ikertuko dituzte. Nafarroan haur eta nerabeen artean %60ak du obestitatea edo loditasuna. Horri aurre egiteko programa da Elikume. 

Gurasoak trebatu eta elikadura ohiturak aldatu

Internet bidez aukera izanen dute gurasoek trebatzeko. Formazioa eskainiko zaie online plataforma bidez hezkuntza nutrizionala jaso dezaten: erosketa osasungarriak nola egin, eskolako elikadura nolakoa den eta etxekoa aztertu, sukaldaritza tailerra, errezetak edo zalantzak argitzeko aukera eskainiko zaie. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!