Esak iaz baino 86 hektometro kubiko ur gehiago pilatu ditu dagoeneko

Haritz Pascual Garjon 2023ko urr. 24a, 08:30

Azken egunotako euriteek %4,4ean handitu dute urtegiak pilatzen duen ur kopurua 136 hektometro kubikoetara ailegatuz. Ebroko Ur Konfederazioak emandako datuen arabera egun Esa bere edukiera ahalmenaren %36an dago.

Iraila eta urria bereziki lehorrak eta beroak izan diren arren, azken egunotan, batez ere Piriniotan botatako euriak nabaritu dira Nafarroako bigarren urtegirik handienean. Ebroko Ur Konfederazioaren datuen arabera, pasa den astean Esak 116 hektometro kubiko zituen eta aste honetan 136ean dago kokatuta bere ur maila. Aurten beraz, ez da aparteko lehorterik somatzen ari. Pasa den urtean, garai honetan 50 hektometro kubiko soilik zituen Esako urtegiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!