Bigarren alarma-egoerako isunak bertan behera utzi ditu Nafarroako Gobernuak

Juan Kruz Lakasta Zubero 2023ko urr. 24a, 07:25

Herritarrei dirua itzuliko die foru exekutuboak. 330 pertsona geratuko dira zigortu gabe, epaileek murrizketak konstituzioaren aurkakoak izan zirela ebatzi dutela eta

Covid 19aren aurkako bigarren alarma egoera 2020ko urriaren 26tik 2021eko maiatzaren 9ra ezarri zuten. Tarte horretan ezarririko murrizketak urratzeagatik jarritako zigor guztiak bertan behera utzi ditu Foru Exekutiboko Barne zuzendari nagusi Salvador Diezek.

Bere garaian, 117 herritarrek zigorra jasota isunak ordaindu zituzten. Beste 213 espediente oraindik tramitazioan zeuden. Nafarroako Gobernuak guztira 37.400 euro itzuli beharko ditu.

Espainiako Diputatuen Kongresuko Vox alderdi eskuin muturrekoak Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren aitzinean aurkezturiko helegite batek eragin du Nafarroako Gobernuaren erabaki hau.

Errekurtsoa Espainiako Gobernuak covid 19aren aurkako bigarren alarma-egoera adierazteko egin zuen dekretuaren aurkakoa da. Besteak beste, murrizketak erkidegoetako presidenteen esku uztea Espainiako konstituzioaren aurkakoa zela planteatzen zuen. Eta epaileek onartu egin zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!