Eider Rodriguez: "Idazten jarraitu ahal izateko liburu hau egin behar nuela sentitu nuen"

Miren Mindegia 2023ko urr. 19a, 19:05

Eider Rodriguez idazlea (Errenteria, 1977) Iruñean ospatzen den Letraheridas jaialdian egon da, Elvira Navarro idazlearekin elkarrizketan euren azken liburuak zeharkatzen dituzten gaiez: familia harremanak, isiltasuna, alkoholismoa eta maitasuna. 

2021ean plazaratu zuen Eider Rodriguezek Eraikuntzarako materiala, alkoholikoa den aita baten zama daraman alaba baten kontakizuna. Bere kontakizuna. Izan ere, autobiografikoa da eleberria. 

Ordutik, bide luzea egin du liburuak, eta izena, hitzak jarri dizkio Euskal Herrian hain ohikoa izan den drama familiarrari. Testuinguru zehatz batean kokatzen da istorioa: 1970-80ko hamarkadan, heroinak gure lurraldea astindu zuen garaia, Errenteria industrial batean eta langile klaseko familia inguruan. Rodriguezena kontakizun intimoa da, pertsonala politikoa dela erakusten duen horietarikoa. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!