Gabriel Arestik duela 50 urte euskaraturiko internazionala osorik, idatziz zein kantaturik

Juan Kruz Lakasta Zubero 2023ko urr. 16a, 07:21

2023ko urriaren 14an 90 urte beteko dira Gabriel Aresti Segurola jaio zela. Efemeridea ospatzeko asmoz, Gabriel Arestik itzuli baina azken lau hamarkadetan itzalean geratu diren Internazionalaren bertso batzuk berreskuratu ditu Susa argitaletxeak.

Bere garaian Natxo de Felipek Gabriel Arestiri enkargaturiko itzulpenaren 30 bertsoak hemen aurki daitezke. Ostiralean aurkeztu zituzten Iruñean. Eta Youtuben bertsook abestuta entzun daitezke, Kinbonbo Brass Bandeko Amaia Espinosaren ahotsean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!