Sarean Euskaraz jardunaldia ospatuko da aste honetan Iruñean, euskal kultura digitala sustatze aldera

Miren Mindegia 2023ko urr. 9a, 17:27

Nafarroako Gobernuak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bitartez bultzatzen duen Sarean Euskaraz 2023 jardunaldiak ospatuko dira asteartean eta asteazkenean Iruñeko Baluarte Jauregian. 

Sarean Euskarazen zazpigarren edizio hau, antolatzaileek iragarri dutenez, inoizko jendetsuena izango da. Baluarteko jardunaldiaren ondoren, ekimena Nafarroako beste herri eta ikastetxetara ere hurbilduko da. Iñigo Martinez Monasterio egitarauaren koordinatzaileak azaldu digu zeintzuk diren ekimenaren helburuak: "Kultura digitala sustatzea da helburu nagusia". 

Gazteak, hiru txandatan eta beste hainbeste aretotan banaturik, 8 lantegitan trebatuko dira, 2 hitzaldi labur entzungo dituzte eta Egunean Behin jokoaren zuzeneko partida batean lehiatuko dira.

Euskarazko IKTen alorrean murgiltzeko esperientzia hori goiz bakar batetik eta Baluarte Jauregitik harago luza dadin nahi dute Sarean Euskaraz ekimenaren bultzatzaileek. Hala, Iruñerritik kanpoko beste 400 gazterengana ere helduko da ekimena. Hala, Iruñerritik kanpoko beste 400 gazterengana ere helduko da ekimena. Zehazki, Altsasu, Bera, Doneztebe, Leitza eta Tafallako 5 institututan hartuko dute programaren lantegi bat edo gehiago.

Gainera IKT ikastaro zikloaren bitartez, Sarean Euskaraz proiektuak 15 lantegi antolatuko ditu beste hainbeste herritan. Horietatik 2 Iruñean bertan izango dira, eta gainontzekoak Tafalla, Antsoain, Leitza, Burlata, Barañain, Altsasu, Uharte, Gares, Arbizu, Atarrabia, Tutera, Otsagabia eta Erronkarin.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!