"Oso kontent gaude izandako erantzunarekin", azaldu du lehen balorazio batean Iñigo Orella Andra Mari ikastolako zuzendariak. Eguzkia lagun egun "zoragarria" izan zen igandekoa. Milaka euskaltzale izan ziren ikastolen aldeko festan eta pozik daude emaitzarekin: "Ez dakigu nola eskertu horrenbesteko babes. Oso egun eta urte ona izan da", esan du.
Entzun elkarrizketa hemen.