Berako 25 urteko gaztea hil da ohe ondoan kargatzen ari zen aparatu elektroniko bat lehertuta

Maialen Huarte Arano 2023ko urr. 9a, 08:40

Ohe ondoan aparatu elektroniko bat kargatzen ari zen 25 urteko beratarra. Lehertu eta inguruak su hartuta zauri larriak eragin zizkion gazteari. Erietxera eraman zuten, baina ezin izan zuten deus egin haren bizitza salbatzeko. 

Istripu lazgarria gertatu da Beran: 25 urteko gazte bat hil da, lo zegoela bere gailu elektroniko bat lehertu egin delako. Hasiera batean, gau mahaian kargatzen zuen telefonoa izan zitekeela zabaldu bada ere, ezeztatu egin dute aukera hori gero mobila lurrean utzirik baitzuen. Larrialdi zerbitzuek Gurutzetako Ospitalera eraman zuten helikopteroz, baina izan dituen zaurien ondorioz hil da.

Guardia Zibilak 14:20ak aldera jaso zuen abisua atzo. Leherketak sua piztu zuen, eta erre egin da biktima lo zegoen ohea. Hari erredura larriak eragin dizkio. Poliziak lehen arta eman dio osasun zerbitzuak heldu bitartean, eta haiek erabaki dute gaztea ospitaleratzea. Gurutzetako Ospitaleak unitate berezi bat du erredurentzat, baina ezin izan dute ezer egin. Iluntzean baieztatu dute heriotza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!