Ostiralean geratu zen erabakia Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidentetza: Tafallako EH Bilduko alkatea izanen da, Xabier Alkuaz, gidaria. UPNko Tuterako alkateak baino 312 boto gehiago izan zituen Alkuazek, guztira 755. 1.547 boto ponderatu zeuden deituta eta parte hartze handia izan zen 1.338 jaso baitziren guztira.