Zangozako ikastola: Nafarroa Oinezen hurrengo helmuga

Bidane Beloki Ezker 2023ko urr. 8a, 12:00

Etxarri Aranatzen iragarri dute ikastolen festaren 43. edizioa Zangozan egingo dutela. 

Atzera zenbaketa hasi da eta Nafarroa Oinezek badu hurrengo helmuga. Nafarroako Ikastolen Elkarteak iragarri duenez Zangozak hartuko du lekukoa. Urte bete izango dute Nafarroako ekialdean euskara indartzeko. Izan ere, zonalde horretan euskarak beste bultzada bat behar du eta hori indartzera dator ikastolen festa.

Nafarroako milaka familia gerturatuko dira Zangozara datorren udazkenean. Baina, ordura arte, datozen hilabeteotan 43. edizioa prestatuko dute: leloa aukeratu, abestia sortu eta urte osoko jarduerak eta egitarauak antolatzeko unea da orain.

Ez da lehen aldia festa Zangozara heltzen dena, laugarrenez ospatuko dute Nafarroa Oinez festa. Lehenengoz 1987an egin zuten, ondoren,1998an eta 2014an, eta datorren urtean, hamar urte geroago, 2024an, berriro ere egingo da bertan. Ospakizun bikoitza izango da, izan ere, aurten, 45 urte bete ditu Zangozako Ikastolak. 1978an sortu zen eta egun, 100 familia baino gehiagok osatzen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!