AEK-n 2023/2024 ikasturteko matrikulazioaren epea zabalik

Euskalerria Irratia 2023ko ira. 21a, 12:17

AEK-k euskara ikasteko hainbat modu eskaintzen ditu: aurrez aurreko eskolak eta on line ikastaroak, besteak beste.

Jabi Tejedor Bengoetxea Euskalerria Irratira etorri zaigu AEK-ren ikastaroen berri ematera.
-Aurrez aurreko taldeak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak. Bilatu hurbilen daukazun AEK euskaltegia!
-Autoikaskuntza euskaltegian
• Online-ikastaroak
• Eredu konbinatua, aurrez aurreko eskolak eta lan ez presentziala uztartzen dituen sistema
Bestalde, eskaintza xedeen arabera egokitzen dugu: kolektibo zehatzei begirakoak
• Uztailean, abuztuan eta irailean udako barnetegiak antolatzen ditugu Euskal Herriko hainbat txokotan: euskalduntze-barnetegiak, familia-barnetegiak, mailak prestatzekoak... Udaberrian, asteburuko barnetegiak.
• Gainera, Foruko barnetegia urte osoan dago zabalik, Urdaibaiko biosfera-erreserban
Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan eskolak goizez zein arratsaldez jasotzeko aukera izango duzu. Gainera, izena emateagatik, doan jasoko duzu AIZU! aldizkaria.

Euskara eskolak Iruñean (Donibanen eta Alde Zaharrean), eta Iruñerriko hainbat lekutan izanen dira: Berriobeiti (Artikaberrin), Berriozar, Burlata, Elortzibar (Noain), Aranguren (Mutiloa), Zizur Nagusia, Txantrea.

Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak banatzen ditu., Baita udal hauetan ere: Iruñea, Antsoain, Barañain, Berriobeiti, Galarko Zendea, Orkoien, Aranguren, Burlata, Berriozar, Zizur Nagusia, Zizurko Zendea, Olzako Zendea, Elortzibar, Etxauri, Atarrabia, Uharte, Ezkabarte, Eguesibar, Esteribar, Elo.

23-24 ikasturterako Euskarabidearen dirulaguntza-deialdia
Euskara ikasi nahi duten 16 urtez goitiko herritarrentzat, baldin eta Nafarroan erroldatuta badaude deialdia argitaratzen den egunean.
Abuztuaren 28tik abenduaren 1a bitartean matrikulatutako ikasleendako dirulaguntzak izanen dira, eta eskaerak urriaren 1etik azaroaren 30era egin beharko dira.
Horien asistentzia 2024ko uztailaren15erako baieztatu beharko da.
Ikasleen konpromisoa: ikastaroaren % 80ko bertaratzea eduki behar da, gutxienez

Hauek dira emanen diren dirulaguntzen kopuruak:
– Ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta udako ikastaroak:
40 ordutik 79 ordura bitarte, 90 eurora arte.
80 ordutik 200 ordura bitarte, 180 eurora arte.
201 ordutik 270 ordura bitarte, 280 eurora arte.
271 ordutik 400 ordura bitarte, 380 eurora arte.
– Autoikaskuntzako ikastaroak:

100 ordutik 189 ordura bitarte, 180 eurora arte.
190 ordutik 250 ordura bitarte, 280 eurora arte.
– Ikastaro berariazkoak:

40 ordutik 100 ordura bitarte, 180 eurora arte.
101 ordutik 200 ordura bitarte, 280 eurora arte.
201 ordutik 400 ordura bitarte, 380 eurora arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!