Ikuspegi feminista aintzat hartuta alarguntza pentsioa aitortu diote emakume bati izatezko bikote izan gabe ere

Maialen Huarte Arano 2023ko ira. 19a, 10:08

Alarguntza pentsioa aitortu diote genero indarkeria jasan duen emakume bati nahiz eta bere bikotekidearekin ezkonduta ez egon eta izatezko bikote ere izan gabe.

Genero ikuspegia jaso duen sententzia da eta gogorarazi du, indarkeria matxista izaten den egoeratan gainerako baldintza legalak mugatzen dituela, eta, hala, ez du ezinbesteko egiten Erregistroan izendatua egotea izatezko bikote bezala.

Iruñeko Gizarte Alorreko Epaitegiak hartu du erabaki hori eta genero indarkeria pairatu zuen emakumearen demanda aintzat hartu du: zazpi urtez bere bikotekidearekin elkarbizitza izan zuen emakume horrek eta indarkeria matxista pairatu. Ez ziren inoiz ezkondu ez eta erregistro ofizialean izatezko bikote bezala azaldu ere, baina aitzindari den erresoluzio honek genero ikuspegia baliatu du erabakia hartzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!