M28 udal eta foru hauteskundeak

Anika Lujan (Tuterako Geroa Baiko alkategaia): “Toquero alkateak kalte handia egin dio elkarbizitzari”

Pello Argiñarena Urriza 2023ko mai. 15a, 11:51

Argia ikastolako irakasle eta zuzendaria izan da Anika Lujan. Politikan ez da lehen aldia izanen, “betidanik” izan du interesa eta 2015etik askoz ere aktiboago dago.

Elkarbizitza berreskuratzea herrian, hori izanen da ardatz nagusietako bat Anika Lujan Tuterako alkate izanen balitz Maiatzaren 28ko hauteskundeen ostean. “Ahuldu egin du azken urteotan tuterarren arteko harremana UPNko Alejandro Tokero alkateak”, esan du. Azken legealdi honetan, kulturak eta euskarak “oso tratu txarra eta espazio gutxi” izan dutela uste du. Ez dira aurrerapausorik eman eta uste du gainera sentsibilitate desberdinetako jendea ez da Tuterako parte sentitu.

Hirigintza, ekonomia, ongizatea eta bizikidetza, ardatz

Geroa Baik datorren legealdirako programa zabala du lau ardatz nagusitan banatuta: “Lau ardatz horiek baina, hiriaren kontzeptua beste modu batean hartuta jarri nahikogenituzke martxan, osotasun batean”, adierazi du. Plan baten gainean edo lerro estrategiko bati jarraituz egin nahi du lan Gero Baik. Lau ardatzak lirateke: hiri fisikoarekin zerikusia duen hirigintza (mugikortasuna), tokiko ekonomia; gabezia asko dago, lan egiteko asko dago enpresak, turismoa, tokiko komertzioa… guztion hiri bat sortu nahiko genuke; gizartearen ongizatea lehenetsi, gazteek eta adinduek dituzten beharrak, hezkuntza, osasuna, kirola, ingurugiroa… bizikidetza.

Lujanek ez luke zentralizatu nahiko Erribera Tuteran: “Gainerako herriek zerbitzuak, eskaintza kulturala, jende mugimendua… handi dute. Oro har, bizia duten herriak dira”.

Euskarara gerturatu

Euskararekiko atxikimendua berreskuratu beharko litzateke Tuteran Lujanen ustez. “Hiru multzo handi daude herritarren artean: euskararen alde gaudenok, euskaltzaleak; bestetik, erabat aurka daudenak eta erdian kokatuko nituzke, multzo handi batean, ez dagoena kontra, baina ez dena haien lehentasunen barruan sartzen. ´Baina´ asko dituzte horiek: inposizioaren mamua adibidez”, nabarmendu du. Euskararen aldeko manifestazioa izan zen urrian, esaterako. Alkateak, mozioa eraman zuen, Tutera “blindatzeko”. “Etsaiak bagina bezala jokatu zuen Toquerok. Beste garai bateko unea izan zen niretzat. Lortu duena alkateak izan da, jendea gehiago polarizatzea”, uste du.

Geroa Bairen ikuspuntutik UPNren gabezia nagusia izan da hiriaren inguruko proiektu bat garatzea. Ez du legealdia planifikatua izan Lujanen iritziz: “Neurri suelto batzuk betetzen aritu da. Aurreko legealdietan murgilduta ibili dira. Hiriaren ikuspegi orokor bat falta zaie. Zer nolako Tutera nahi dute? Ez dakigu. Beraiek ere ez dakitela esanen nuke”.

Tuteran 21 zinegotzi daude, 11 dira Navarra Sumakoak 7 Izquierda-Ezkerrak eta 3 PSNkoak. Gainerakoak kanpo izan dira.

2015-2019an Izquierda-Ezkerrakoak izan ziren Udal Gobernuan, PSNrekin. Azken hauek markatu zituzten zenbait proiektu eta zenbait muga ere jarri zituen. Ekimen zenbait ez ziren oso “fluidoak” izan. Baina, udal gobernua askoz ere irekiagoa, parte-hartzaileagoa izan zen. Euskararekiko ez ziren batere ausartak izan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!