Eduardo Aizpunen "mitoa" eraitsi du Victor Moreno irakasleak bere azken lanean

Iosu Ganuza Garcia 2023ko api. 20a, 13:33

Victor Moreno 'Eduardo Aizpun, el presidente "olvidado" de Osasuna: "Un navarro ejemplar"' lanaren aurkezpenean.

Eduardo Aizpun, el presidente “olvidado” de Osasuna: “Un navarro ejemplar” du izenburu Pamiela argitalertxearen zigilupean argitaratutako liburuak. 

Aizpun beraren eta Osasunaren sorrerari buruzko zenbait gako irauliko edo behintzat kolokan jarriko dituen liburua da Eduardo Aizpun, el presidente “olvidado” de Osasuna: “Un navarro ejemplar”

“Eduardo Aizpun ez zen errepublikazalea izan, bai epaile Errepublikan”, azpimarratu du Victor Moreno historialari eta lanaren egileak. Bigarren Errepublikaren aurka elkar aditu zirenak epaitzeaz gain, aurretik Primo de Riveraren diktaturan  ere instrukzio epaile izan zen Eduardo Aizpun. Altxamendu faxista abiatuta gorrien aurkako ebazpenak agindu zituen Zaragozako bortzirietan; Diktaturan Gipuzkoa eta Bartzelonako Tasa Fiskal izan zen  eta Talde Juridiko Militarreko Buru. Bartzelonan bizi zelarik elite falangistaren gertuko izan zen: Fiskalak, Armadako Gobernadoreak…

Victor Morenok liburuan azaldu bezala, "frankista hutsa" izan zen Aizpun. Ideia hauek lantzeko Osasunaren sortzaile izan zenari buruzko prentsa artikulu garaikideak eta Eduardo Aizpunek berak sinatutako epaile aginduak bildu ditu. Nabarmendu du Morenok ez duela "senideen inongo laguntzarik izan". 

Pamiela argitaletxearekin argitaratutako liburuaren helburua da Aizpunen bizitzaren kontakizuna osatzerakoan dauden hutsuneak betetzea, besteak beste epaile boteretsu izanik ere bere anaia Marcos Aizpun eta haren emazte Rosaura Lopez errepublikazale izateagatik errepresaliatu zituztelarik, argi uztea ez zuela “ezer egin haiek laguntzeko”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!