M28 udal eta foru hauteskundeak

Gizarte Erakundeen Plataformak pertsona ahulenen egoera hobetzeko konpromisoa hartzeko eskatu die alderdiei

Iosu Ganuza Garcia 2023ko api. 18a, 13:18

Erakundeetako kideak gaurko agerraldian.

Programan gizarte ikuspegiko neurriak aurreikusteaz gain, Pobreziaren eta Desberdintasunaren aurka alderdiek sinatutako Ituna betetzeko eskatu dute ere bai.

Hauteskundeen atarian gizarte desberdintasunak ezabatzeko publikoak gara ditzatela eskatu dute gaurko agerraldian Nafarroako Gobernuz Kanpoko erakundeen koordinakundeak, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sareak, CERMINek eta REAS Nafarroak.

Gogorarazi nahi izan dute bide-orri "etiko, sozial, politiko eta ekonomikoa" existizen dela, 2030 agenda oinarri duena. Nabarmendu dute gainera "Gizarte Erakundeen Plataformak berak eta parlamentuan ordezkaritza duten alderdiek Pobreziaren eta Desberdintasunaren aurkako Nafarroako Ituna" sinatu dutela legegintzaldi honetan bertan. Horregatik “benetako konpromisoa” eskatu diete politikariei.

"Pobreziaren aurkako konpromisoak eredu ekonomiko solidarioak indartzea eskatzen du" berretsi dute, "pertsonei lehentasuna emanez eta ez etekinak maximizatzeari". Horregatik beharrezkotzat ikusten dute "tokiko ekonomiaren aldeko apustua egiten duten enpresak eta ekimenak indartzeko politikak egitea", "enplegu duinak" bermatuz, "bazterketa-arriskuan dauden eta ingurumen-konpromisoa duten pertsonei aukerak" emanez. 

Gizarte Erakundeen Plataformaren ustez "zorrean dago politika herriarekin".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!