Dardara Parkinsonaren sintoma eragileetako bat da, baita ezagunena ere. Hala ere, badira beste sintoma batzuk, askotan baliogabetzaileagoak direnak, hala nola motorrak ez diren sintomak. Horien artean, loaren arazoak, depresioa, bulkadak kontrolatzeko arazoak edo arazo kognitiboak nabarmentzen dira.
1997an, Osasunaren Mundu Erakundeak apirilaren 11 Parkinsonen Munduko Eguna izendatu zuen, James Parkinson doktore britainiarraren urteurrena ospatzeko.
Ikerketen arabera, gaixotasun neurologikoak dira gaur egun desgaitasunaren kausa nagusiak, eta horien artean, parkinsona da hazkunde-indize handiena duen gaixotasuna.
Gaixotasunaren intzidentzia handitu egiten da adinarekin, eta munduko biztanleria zahartzen ari da. Gainera, gure kontsumo-ohiturek edo bizitza-luzerak ere eragina dute hazkunde horretan. Azken ikerketen arabera*, 2040an parkinsonak 12 milioi pertsona baino gehiago kaltetuko ditu munduan.
Parkinsona duten pertsonek diziplina anitzeko tratamendu terapeutikoa behar dute, tratamendu farmakologikoa, errehabilitazio-terapiak eta tratamendu kirurgikoa bilduko dituena. Parkinson-elkarteetan lor dezakete kaltetutako pertsonek arreta soziosanitario integrala.