Zuasti eta Campanas herriak lotuko dituen abiadura handiko trenaren tarteak 500 milio euro inguruko kostua izango du, Maria Txibite Nafarroako presidenteak eta Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioko ordezkariek adierazi dutenez. AHTren trenbidearen obrez gain, Iruñeko tren geltokia eraitsiko dute eta berria eraikiko dute Etxabakoitzen; lanak noiz hasiko diren oraindik ez dute iragarri.
Foru Komunitateko lehendakariaren hitzetan, abiadura handiko trena Nafarroara iristeak "aurrera egiten du, eta zalantzarik gabe obren plangintza- eta gauzatze-fasean egiten du". "2022. urtea AHTren inbertsio handieneko urtea izan da Nafarroan, 70 milioi inguruko inbertsioa egin dugu, eta 2023a prestazio handiko trena garatzeko urtea izango da", azaldu du Txibitek.
Bestalde, Zaragoza eta Castejon arteko tartea eraikitzeko 1.500 milioi eurorainoko gastua aurreikusten dute eta trenbidearen zatia eraikitzen hastekoak dira. Udalerria zehaztu ez duten arren, Erriberan ere geltoki bat eraikiko dutela adierazi du Txibitek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!