Sakanako autobus zerbitzu publiko berria maiatzaren 4an abian jarriko dute

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 27a, 16:47

Sunsundegui enpresa nafarrak karrozatutako autobusen flota berriaren bisita.
  • Autobusak erosoagoak, irisgarriagoak eta eraginkorragoak izango dira.

  • Iruñea eta Gasteiz arteko zerbitzua eskainiko dute eta Irurtzun eta Altsasu izango dira erreferentziako herriak.

Maiatzaren hasieran jarriko dituzte martxan Sakanako autobus zerbitzu publiko berriak, eta Irurtzun eta Altsasu izango dira eskualdeko erreferentziazko herriak. Sunsundegui enpresa nafarrak karrozatutako ibilgailu berriak Iruñea-Gasteiz ardatzaren zerbitzua egingo dute eta bidaiaren kalitatea nabarmen hobetuko dutela nabarmendu dute Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilariak egindako bisitan.

63 plazadun hiru autobus eta 16 eserlekudun minibus bat batuko dira zerbitzu publikoa eskaintzen duen autobus-flotara. Gainera, plaza gehigarri bat izango dute autobusek gurpildun-aulkia duten bidaiarientzat.

Bestalde, zerbitzu berriek maiatzaren 4tik aurrera garraio-bonuak eskainiko dituzte linea guztietan, eta txartelaren prezioan %50eko deskontua izango dute; Estatuak deskontuaren %30 eta Foru Gobernuak gainerako %20a bere gain hartuta, garraio publikoa sustatzeko.  

Garraio publikorik ez zuten herri txikientzako zerbitzua

Biztanleek Altsasun eta Irurtzunen dauden interes orokorreko zerbitzuetara iristeko dituzten mugikortasun-eskaerei erantzuteko bost linea egongo dira. Alde batetik, enborreko hiru linea, bi Iruña-Gasteiz ardatzean (1. eta 2. lineak) eta Iruña-Ziordia ardatzean beste bat (3.  linea); eta eskariaren araberako zerbitzu bat, Arakil-Irurtzun eta Ergoiena-Altsasu arteko 2 lineek osatuko dutena herri txikiagoetara hedatzeko. Horrela, Iruñea eta Gasteiz arteko konexioak egunean zazpi maiztasun izango ditu astean zehar, 6 larunbatetan eta 4 igandeetan. Iruñea eta Ziordia arteko konexioak joateko 3 eta itzultzeko 3 maiztasun izango ditu.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!