Enpresa publikoetarako hitzarmena negoziatzeko mahaia “berehala” eratzeko eskatu diete gobernuari eta CPENi

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 22a, 11:04

Lanuztea eginen dute sektorean ordezkaritza duten sindikatu guztiek elkarrekin, martxoaren 31an, CPENen administrazio kontseiluaren bilera bitartean.

Parlamentuak aho batez eskatu dio Nafarroako Gobernuari hilabeteko epean  negoziazio mahai bat eratu dezala enpresa publikoentzako lehenengo hitzarmena lantzen hasteko. Alderdien arteko akordioa txalotu dute LAB, Lankide, UGT, CCOO, ELA eta CGT sindikatuek. Gobernuari eta CPENi “berehala” esku hartzeko eskatu diete.

Nafarroako hamahiru enpresetako langileen % 95 baino gehiago bulegoetako hitzarmenaren pean daude, eta bizi duten errealitatearen bat egiten ez duela ziurtatu dute. 

Martxoaren 31an CPENen administrazio kontseiluko bilera eginen dute, eta gai hau lantzea nahiko lukete sindikatuek. Bilerarekin bat eginez, lanuztea antolatu dute langileen ordezkariek, eta elkarretaratzea eginen dute Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!