Izai Bujanda (ELA): “Bihar onartuko dituzten lege proposamenek baldintzatuta sinatu dute akordioa LABek eta UGTk”

Lohizune Amatria Zabalza 2023ko mar. 22a, 09:52

ELAk salatu du LABek eta UGTk Osasunbidean sainatutako akordioa "hutsa" dela, eta ez duela langileen egoera hobetzen. Akordioaren aurkako protesta eginen dute bihar eta grebara deitu dituzte langileak apirilaren 4rako, SAE eta CCOO sindikatuekin batera.

Sindikatuen artean desadostasun sakonak izan dituztela aitortu du ELAk. Nafarroako Osasun departamentuak egindako proposamenak eta LABek eta UGTk onartu dutenak ez ditu konpromiso zehatzak jasotzen Izai Bujanda ELAko Funtzio Publikoko federazioko arduradunaren iritziz. "Ez dago konpromiso zehatzik, ez dago zehaztapenik eta bermerik gabeko akordio bat da. Dauden puntuak, baldintzatua gaude aurrekontu nahikoa edukitzera, eta ez dago loteslea den ezer ere”. Edukiaz gainera, norekin sinatu duten ere kritikatu du Bujandak: “Etorkizunerako hartzen diren konpromezua dira eta legegintzaldi hau bukatzear dago”.

LABek eta UGTek EH Bildu eta PSNrekiko “autonomia falta” dutela uste du sindikatuak: “Bihar, martxoaren 23an, greba eguna zen horretan, bi lege proposamen onartuko dira parlamentuan, PSNk, Geroa Baik eta Ahal Dugu-k eramango dituztenak, EH Bilduren babesarekin. Ikusten dugu LAB eta UGT honekin baldintzatuak egon direla”.

Osasunbidearekin akordioa babestu ez duten sindikatuek protesta eginen dute bihar, 10:00etan, akordioari eta parlamentuan onartuko den lege proposamenari kontrakotasuna agertzeko. Apirilaren 4rako, berriz, grebara deitu dituzte Osasunbideko langile guztiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!