Urtean zehar euskara sustatzeko hainbat ekimen egin dituzte eta haien artean dira bertako hizkuntzan argitaratutako liburu eta diskoak plazara ateratzeko azokak, jardunaldiak etabar daude.
"Horien arteko sarea josteari ekin" diote herri eta eskualde anitzetako sustatzaileek Doinuelen saretuta," indarrak batzeko eta aurtengo egutegia eta bakoitzaren ekimenak elkarrekin aurkezteko". "Hastapen honetan zortzi herri edo zortzi ekimen elkartu bagara ere", zehaztu dute "ateak irekita" daudela "sare honetan parte hartu nahi duten gainerako ekimenentzat".
Doinuele sarea osatzen dutenen artean dago Baztango (H)ilbeltza, Galdakao, Zarautz, Ziburu, Hernani, Sara, Lazkao eta Azkoitiko ekimenekin batera.
Zehaztu dute zortzi herri direla, eskualde eta lurralde desberdinetan banatutakoak eta horren ondorioz "batean euskara ofiziala" dela "baina derrigorrezkoa ez, bestean koofiziala edo soilik toleratua". Hala ere arazo komunak dituzte: "legezko babes ofiziala ukan edo ez, euskara hutsez bizitzeko nekezia edo ezintasuna eta euskaraz (ere) bizitzeko lanak". Zehaztu dute kasurik hoberenean "gure hizkuntz eskubideak aitortuak badira ere" ez direla "bermatuak, ez aplikatuak".
Euskararen eskubideak aldarrikatzeaz gain, euskararen erabilera ere sustatzeko jaio da Doinuele, kultura "arazo bakarra izan ez arren" hortik ere "jo behar" delakoan.