Eneko Egiguren (Erronkari): “Pozik gaude, Defentsak kuartela suntsitu beharko du”

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 9a, 11:31

Espainiako Defentsa Ministerioak Belaguako lurra itzuli behar duela adierazi du Madrilgo Auzitegi Nagusiak. 

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren 2023ko urtarrilaren 20ko auto baten arabera, Defentsa Ministerioak 1980an Erronkariko Ibarreko Batzar Nagusiak Belaguan utzitako lurzorua itzuli behar du, garai hartan zegoen bezala. "Bere egoera naturalera itzuli behar du", zehazten du. Horretarako, abandonatuta eta hondatuta dagoen General Garrido aterpe militarra eraitsi beharko du Espainiako Gobernuak. 

Erronkariko Ibarrak urteak daramatza armadak Belaguako hondatutako babeslekua haranari baldintza egokietan entregatzera edo eraistera behartzen zuen epaia noiz beteko zain. 2005ean interes militarrik gabekotzat jo zuen Armadak babeslekua, eta Defentsak jakinarazi zuen Batzarrari itzuli behar zitzaizkiola lurra eta eraikina. Txosten tekniko baten ondoren, Erronkarik baldintza egokietan itzultzeko eskatu zion ministerioari 2008an. 

Uko egin zion horri Espainiak 2010an, eta bide judiziala abiatu zen. 2013an jaso zuen Erronkarik aldeko lehenengo sententzia. Epaileek esandakoa ez dute bete, ordea; eta beste auto batek hori egiteko eskatzen die orain.  

Argazkia: Del rio al monte bloga.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!