Aste txuri jasangarriagoa

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 1a, 08:05

Erronka luzatu die antolakuntzak aste txurian parte hartzen duten ikastetxeei: egonaldi ekologikoki jasangarriena egitenen dutenek, saria jasoko dute. Argi eta ur kontsumoa, herriaren eta mendiaren garbiketa kontutan hartuko dira.

Aste txurian elurretan gozatu, eskiatzen ikasi eta baita ingurugiroa zaindu ere. Hori bilatzen du urtero milaka ikasle biltzen dituen ekimen honen antolakuntzak, martxan jarritako lehiaketa berriarekin. "Haien egonaldian aztarna ekologikorik txikiena uzten dutenek saria jasoko dute" azaldu du Euskalerria Irratian Amaia Mozo, aste txuriko arduradunak, "Aterpeetan duten jarrera kontutan hartzen dugu, argiak itzali, ur gehiegi ez xahutu edo ta jangelak txukun mantentzen dituzten; herrina barn aibiltzen direnean zaborrik ez botatzea ere kontrolatzen zaie eta azkenik, baturan gaudenean, hondkain guztiak bildu eta ongi bereizten dituzten ere neurtzen dugu". Horren arabera puntuazioa banatu eta ikastetxeen sailkapena eginen da. Irabazleek, Senda Viva jolas parkerako sarrerak irabaziko dituzte.

Bagomaltan ari dira egunotan eskiatzen ikasleak. "Negua elurrik gabe hasi zen arren, azken frotneak elur piloa utzi digu eta ohiko tokietan aritu beharrean, bailaran, Bagomaltako apraje ederrean ari gara eskiatzen" azaldi digu Amaia Mozok.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!