13 zabortegi ezarriko dituzte Orbaibarren abiadura handiko trenaren ibilbidean

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 25a, 14:06

AHTaren obrek eragindako hondakinak pilatzeko 13 zabortegi ezarriko ditu ADIF-ek Puiu, Garinoain, Barasoain, Tirapu, Muru Artederreta eta Olkotzen. Zur eta lur gertau dira herritarrak albistea ezagutzean. Alegazioak aurkeztu dizkiote proiektuari.

"Trenaren ibilbidea gutxi balitz, orain hondkainen zabortegiak ere jarriko dizkigute" azaldu du Puiuko alkate Txaro Guillenek, "Lur soroak, nekazal ustiapenak, bideak eta baita lur komunalak ere kaltetuta izanen dira". Agerraldia egin dute Orbaibarko alkateek egoera salatzeko. "Nekazari eta abeltzain askoren bizitzeko moduan kolokan geratuko delako, herrien aberastasuna murrizteko delako eta ondorioz herrietatik joan behar izatearen beharra izanen dugulako" aurkeztuko dituzte helegiteak. Ez dute ulertzen, landa eremuko despopulazioa kezka arrazoi den une hoentan horrelako neurriak onartzea. "Gure herrietan pairatzen dugu autobidea, errepidea, trenbide zaharra eta goi tentsioko linea, orain AHTa eta horrne inguruko zabortegiak datoz, hau jasangaitza da".

Nafarroako Gobernuarekin bildu dira konponbide bila baina ez dute lortu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!