A-15 autobidea itxi dute Gorriti parean izandako istripu batengatik

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 24a, 08:36
A-15 autobian izandako istripu bat, artxiboko irudian.

Bi kamioik eta lau autok elkar jo dute, izotzaren ondorioz. Foruzaingoak jakitera eman duenez, gutxienez bi pertsona zauritu dira.

Itxita dago A-15 errepidea, Gorritin izan den istripu bat dela eta. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, bi kamioiren eta lau autoren artean izan da istripua, 05:00-05:30 aldera. Ondorioz, erabat itxi dute Leitzarango autobia, bi noranzkoetan. SOS Nafarroak jakinarazi berri duenez, 133 kilometrotik aurrera, Gorriti parean, ezkerreko erreia moztu dute, Donostiako norabidean. Andoainen, berriz, erabat itxi dute.

Hiru anbulantzia beraratu dira istripua izan den lekura.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!