KOPA

Osasunak Sevillaren aurka jokatuko du Kopako final-laurdenetan, Sadarren

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 20a, 13:05

Hainbat denboralditan banatutako hamabost kanporaketaren ostean etxean jokatuko dute Kopa gorritxoek. 

Osasunak Sevillaren aurka jokatuko du Kopako final-laurdenetan. Partidua heldu den urtarrilaren 24 edo 25ean izanen da, Iruñean, Sadarren.

Andaluziarrak ez dabiltza fin Ligan baina Kopa da aurten haien sendagai nagusia, eta helburu gisa finkatu du Sanpaoliren taldeak. Aurreko kanporaketan Alaves utzi zuten lehiatik at, Mendizorrotzan.

Sergio Herrera, final-zortzirenetako kanporaketako protagonistetako bat, "pozik" azaldu da "azkenean etxean jokatu ahal izateagatik", "ongi ezagutzen" duten arerio baten aurka. 

Atezainak taldea Benito Villamarinetik biziberrituta atera zela ziurtatu du, baina orain jopuntuan "Elxen aurkako partidua" dutela. 

Alfat del Pi-n entrenatzen ari dira gorritxoak egunotan, Alacanten bertan. Heldu den astean beraz Kopa, baina igandean arratsaldeko 16.15etik aurrera Ligako partidua, etxetik kanpo, Elx-Osasuna. 

 

Kopako kanporaketak (final-laurdenak):

Real Madrid - Atletico Madrid

Osasuna - Sevilla

Valencia - Athletic Club

Barça - Real Sociedad

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!