Lehiaketa Batzordeak bihar emango du 'Geyse auzia' delakoaren ebazpena

Iosu Ganuza Garcia 2023ko urt. 19a, 14:13

Brasildarrak jokatzerik ez zuela agerikoa izan arren, ez ohiko erabakia hartu zuen ebazpena bi egunez atzeratuta.

Osasunak Erreginaren Kopako final-zortzirenetako partida inpugnatu zuen, Barçak Geyse zelairatu zutelako, baina katalandarrek astelehenean, azken unean aurkeztu zuten gorritxoen salaketaren gaineko helegitea.

Lehiaketa Batzordea atzo arratsaldean bildu zen asteburuko zigorrak zehazteko, baina Barçak helegitea aurkeztu eta bi aldeen informazio gehiago jaso ostean, ostiral honetan bilera bat egitea erabaki du. Ez du susmo onik gaiak, izan ere agerikoa da Geysek txartel gorria ikusi zuela iazko Madrid CFFrekin jokatutako azken kanporaketan, eta beraz zigorra gorritxoen aurka bete behar zuela.

Gainera, Vila-real egoera berean dago. Nagore Calderon sartu zuen Sevillak hamaikakoan horien aurka Kopan, baina jokalariari txartel gorria atera zioten iazko UDG Teneriferen aurkako partidan. Hori dela eta, Castellóko klubak ere errekurtso bat aurkeztu zuen bidegabeko hamaikakoa zelairatzeagatik.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!