OVIEDO 1 - OSASUNA 1

Irabazi ezinean dabil emakumezkoen Osasuna

Iosu Ganuza Garcia 2023ko urt. 16a, 14:13
Gorritxoek lortutako puntua sufrituta eskuratu zuten. Iturria: C.A. Osasuna

Berdinketarekin lehen postutik bost puntura dira gorritxoak.

Real Oviedoren aurka etxetik kanpo landutako berdinketa lortu zuen Emakumezkoen taldeak. Etxekoen aldetik, Sarak sartu zuen partidako lehen gola, eta P. Zugastik berdindu zuen lehia hamaika metroetatik.

Lehen zatian gorritxoak zalantzati atera ziren defentsan, batez ere geldikako jokaldietan. Bi aldiz izan zuen Real Oviedok aurreratzeko aukera, eta partida kontrolpean izan zuen. Hala ere, hogeita hamargarren minututik aurrera Osasuna partidan finkatzen hasi zen, aukera argiak sortuz eta nagusitasunaren lekukoa hartuz. Aitanak bi ekintza on izan zituen gola gauzatzeko, Mar. Gonzálezek ere, bigarren zutoinean egindako erremate bikainak bikaina zutoinaren kontra jo baitzuen.

Aldageletatik igaro ondoren, Kakun Mainzen taldea ondo kokatuta zelairatu zen, baina geldikako jokaldi batean talde asturiarra aurreratu zen hirurogeigarren minutuan. Bisitarien erreakzioa azkarra izan zen, bederatzi minutu geroago P. Zugastik berdinketa lortu baitzuen penaltiz. Ordutik aurrera, partida hautsi egin zen eta bi taldeek abaguneak izan zituzten, baina markagailuan aurrea hartzeko beharrezko zehaztasunik gabe.

Hurrengo partida urtarrilaren 21ean izango da, 12: 30ean, Athletic Club B-ren aurka, Lezaman. Eta gaur eta bihar artean jakingo dugu Kopan zer gertatuko den gorritxoen taldearekin, hau da, ea aurrera egiten duen ala ez. Erabakia Lehiaketa Batzordearena da, eta honek ebatziko du Barçak araudia urratu zuen ala ez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!