Sormena izango du oinarri Iruñeko 72-22 topaketen memoriak

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 13a, 07:05

‘Topaketen Memoria Artistikoa’ deialdirako bost proiektu hautatu dituzte.

Iruñeko 72-22 topaketen inguruan sortutako ideia eta esperientzietan oinarritutako arte-lan berriak garatzeko hautatutako bost proiektuak aurkeztu dituzte gaur Nafarroako Museoan. Hiriburuko arte topaketak mugarri izan ziren 50 urte geroago, arte garaikidearen erdigune izanik. Kultura sormena eta pentsamendu arloetan lortutatako erreferentzialtasunari heldu nahi dio Nafarroak eta horri jarraikortasuna emateko asmoz jardunaldien memoriak ere sormena izango du oinarri.

‘Topaketen Memoria Artistikoa’ deialdirako hautatuako proiektuak dira: Al Sol / Eguzkitan Aizpea De Atxa Cancelena; ‘Encuentros de Paja y Esferas’ Iñaki Otsoa Etxeberriarena; ‘Irrintzi’ Juan José Eslava Cabanellas eta Pablo Ramos Requetibate egileena; ‘Estudio Sonoro de Tiempo, Espacio y Materia’ Joseba Torre Alonsorena eta ‘Ciudad Deriva’ Rocío Wittibena.

Programa 90.750 eurorekin hornitu du Nafarroako Gobernuak banakako nahiz izaera kolektiboko 5 proiekturen artean banatzeko. 10.000 euro gehi dagokion BEZa lanen sorkuntzara eta ekoizpenera bideratutako ordainsariak hornitzeko dira eta 5.000 euro gehi BEZa aldiz, proiektuaren ekoizpen gastuak estaltzeko.

Memoriaren aurkezpenean Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak nabarmendu du "Topaketak 2022ko pentsamenduan nahiz kultura erreferentean oinarritutako programa arrakastatsu bat izateaz haratago", mantendu egingo direla "jarduera eta sorrera artistikoaren sustapena egiteagatik". Azaldu du arestian zerrendatutako bost lan horiek hautatu dituztela "Topaketen programako solasaldi, konferentzia eta jardueretan garatutako ideietan eta gaietan oinarritutako sorrera berriko obra artistikoak garatzeko aukera ematearren". 

Lanak

Marrazkia, performance-bideoa, dantza, ikus-entzunezkoa eta soinu-artea dira Aizpea de Atxaren Al Sol / Eguzkitan proiektuaren bereizgarriak; atal fisiko eta esperientziala erreibindikatzen ditu, sormena pentsamendu kritikoaren ekintza izango balitz bezala ulertuz. ‘Encuentros de paja y esferas’ lanak kristalizazio eskultorikoa eskaintzen du Topaketetan zehar Baluarteko Plaza hartu zuten lastozko paken “sofá macla” moduan, eztabaidarako eta hausnarketarako proposatutako gaikako blokeak identifikatu zituzten koloretako 6 esferatan uztartzen diren haien ikono eran.

Juan José Eslavaren eta Pablo Ramosen ‘Irrintzi’ tradiziozko abestiekiko hurbilketatik abiatzen da eta protagonistatzat hartu ditu “irrintxilari”ak, medikuntza ikerketa, Iruñaren inguruko leize-zuloak, sormenerako espazio geo-akustiko gisa eta sorkuntzako jarduera instrumental eta elektronikoarekiko konbinaketagatik. Joseba Torre Alonsoren ‘Estudio Sonoro de Tiempo, Espacio y Materia’ lanak berriz, eskusoinu bakarlarian zentratutako obra baten sorrera planteatzen du NUPeko ingeniariekin nahiz CSMN-ko instrumentuen irakasleekin lankidetzan garatutako dispositibo elektro-akustiko batekin. Rocío Wittiben ‘Ciudad deriva’ lanak hiriarekiko begirada berria proposatzen du, jasangarria, poetikoa eta genero ikuspegikoa, zeinetan ibiltzearen ekintza baloratzen den.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!