Migrazioei eta kultura-aniztasunari buruzko komunikazio-gida aurkeztu dute

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 12a, 15:33

Kazetari, erakundeo eta administrazio publikoetako langileentzako hiztegi eta estilo aholkuak jasotzen ditu liburuxkak.

Nafarroako Gobernuak migrazioetarako eta kultura-aniztasunerako komunikazio-gida bat aurkeztu du. Argitalpen honek "gomendioak eta jardunbide egokiak biltzen ditu, bai kazetarientzat, bai gizarte-erakundeetan lan egiten duten komunikazio-profesionalentzat, bai Administrazio Publikotik informazioa banatzen dutenentza"t. Gida gaztelaniaz eta euskaraz dago argitaratuta eta honako esteka honetan eskuratu daiteke. 

Dokumentu hau 12 eragile sozialek, Nafarroako Gobernuko hiru departamentuk, toki entitateek (Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, kasu) eta kolektibo profesionalek (Nafarroako Kazetarien Elkargoa eta Nafarroako Emakume Kazetarien Elkartea) elkarlanean egin dute.

Hain zuzen ere, Patricia Ruiz de Irizar Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak lan bateratu eta adostu horren balioa azpimarratu eta nabarmendu nahi izan du dokumentu honen aurkezpenean. Ruizek nabarmendu duenez, "migrazioei buruzko zuzendaritza orokor espezifiko bat sortzean eta errealitate horri buruzko komunikazio publiko arduratsua egin behar izatean, guk geuk ere egiten genituen akats oso arruntak antzeman genituen".

Haien artean honako akatsak zerrendatu ditu: "gizatasuna kentzen duten akronimoak erabiltzea, orokortzea, narratiba instituzional paternalistetan ezarrita jarraitzea edo okerreko kontzeptuak erabiltzea". Akats komun horiek erakundeetatik hedabideetara hedatzen ziren, eta haiek erantzukizun handia dute iritzi-sortzaile eta esparru mental gisa" adierazi du Migrazio Politiketarako zuzendari nagusiak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!