Gizain fundazio publikoak hartuko du bere gain LGTBI+ zerbitzua

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 12a, 11:11

Javier Remirez kontseilaria, Eva Isturiz Berdintasun Institutuko zuzendaria eta Maria Txibite Nafarroako presidentea, Kattalingune zerbitzuaren egoitzaren aurkezpenean.

Zazpi langiletik laura murriztu du Kattalingunek eskaintzen duen arta gobernuak. Kattalingorri elkarteak kudeatu du orain arte zerbitzua.

Orain arte hitzarmen nominatibo baten bitartez kudeatu du Kattalingorri elkarteak Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ zerbitzua. 2016etik orain arte luzatu dute hitzarmena. Urte honetarako, ordea, lehiaketa publikora atera du Kattalingune. Ez dute eskaerarik jaso, eta Gizain fundazio publikoak hartuko du bere gain.

Lizitazioaren pleguak egun lanean direnen subrogazioa aurre ikusten du, baina lau langile soilik kontratatuta, zazpi izan direnean. Azken hilabeteetako eskariari egokitzeko, Javier Remirez kontseilariaren hitzetan. Bi psikologok, gizarte langile batek eta profil juridikoa izanen duen laugarren batek eskainiko dute egun zazpik egiten dutena, jardunaldi osoz.

2027ra arte milioi bat 300 mila eurotik gora bideratuko ditu gobernuak LGTBI+ kolektiboari arreta emateko. 248.000 dira aurten, iaz 220.000 izan zirenean.

EH Bilduren galdera bati erantzunez eman ditu azalpenak Javier Remirez berdintasun kontseilariak. Murrizketatzat jo du gertatutakoa alderdi subiranistak, eta elkartearekin zuten hitzarmena zuzenketekin aberasten zela gogorarazi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!