Ehunka langilek bat egin dute udal haur eskoletako ratioa igo ez dezaten

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 11a, 18:15

Asteazken arratsaldean egin dute elkarretaratzea udaletxearen aurrean. Irudia: Gari Torregrosa

Datorren ikasturtean ratioak igotzeko asmoa agertu du Navarra Sumaren udal gobernuak. Zerbitzuaren kalitatean eragina izanen du neurriak, hezitzaileen aburuz.

Iruñeko Haur Eskoletako ehun langile baino gehiago bildu dira eskola publikoen alde eta 2023-2024 ikasturterako ratioen balizko igoeraren aurka.

Elkarretaratzea egin dute asteazken arratsaldean Iruñeko Udaletxe plazan, zerbitzuaren "ibilbide luzean tokiko zein nazioarteko erreferentzia izan den zerbitzuaren kalitatea" defendatzeko. Salatu dute "ratioen igoeraren ondorioz, hezitzaile garen aldetik" ezin dutela "haurren eta familien beharrei erantzun nahiko genukeen moduan".

Aldarrikatu dute "lehen haurtzaroa errespetuz laguntzea" dela haien lanaren oinarria, eta horretarako ezin direla "eskolak gehiago masifikatu".

Datozen egunetan deialdi gehiago egingo dituztela ohartarazi dute eta hezkuntza komunitate osoari dei egin diete "haur eta txikien eskubideen defentsan" parte har dezan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!