Indarkeria matxista irmoki gaitzetsi du Nafarroako Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 9a, 11:01

Adierazpen instituzionala onartu du aho batez foru ganberak. 

Indarkeria matxistak 2022an izan duen gorakada gaitzetsi du Nafarroako Parlamentuak. Espainiako estatuan azken asteburuan eta gaur bertan izandako hilketak salatzeko elkarretaratzea egin dute parlamentariek, ganberaren atarian. 

Adierazpen instituzional bat onartu dute, halaber, goizeko Mahai eta Eledunen batzordean. Indarkeria matxistaren gaitzespen irmoa egiteaz gain, berdintasunean hezteko eta biktimentzako baliabideak ezartzeko beharra jaso dutr testuan.

Adierazpena, "urria" dela saltu du Ahal Duguk. Mikel Builek azaldu duenez, onarpena ez oztopatzeko eman dute baiezkoa.

Atzo urtebete bete zen senarrak Sara Pina hil zuenetik, Tuteran. Iazko abenduaren 19an, berriz, Kortesko Maria del Carmen Ruiz hil zuen haren senarrak kolpeka, Zaragozan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!