Derbi desorekatua

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 2a, 08:00
Jon Moncayola jaurti nahi eta ezinean, derbiko une batean. (Argazkia: Osasuna).

Osasunak bi eta huts galdu zuen larunbatean, Realaren aurkako euskal derbian. Porrot horren ondotik, gorritxoak bederatzigarrenak dira sailkapenean, 23 punturekin.

Anoetakoa derbi desorekatua izan zen. Txuriurdinak gehiago izan zen hasieratik eta amaierara arte. Imanol Aguazilenek nahieran ibili zuten baloia, baita aurkaria ere. Jagoba Arrasaterenek apenas lortu zuten arriskurik sortzea gipuzkoarren ate inguruan.

Berriatuko entrenatzaileak bost lagun jarri zituen defentsan. Ez zen aski izan Realeko aurrelariak gerarazteko, eta taldearen jokoa sortzeko ahalmena guztiz zamatu zuen.

Lehen zatian Brais Mendesek gola egin zuen banakako jokaldi on baten bitartez. Osasunak lehen zatiaren azken txanpan erreakzionatu nahi izan zuen, baina ez zuen lortu. Bigarrenean, 64. Minutuan, jokaldi eder batean Sorlothek bigarrena egin zuen. Hortik aurrera, deus gutxi.

Realaren garaipena merezitakoa izan zela aitortu zuen Jagoba Arrasatek norgehiagoka amaiturik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!