Euskarabideak 'Mattin eta Kattalin' telesailaren zazpi atal berrirekin osatu du haurrentzako eskaintza

Euskalerria Irratia 2022ko abenduaren 29a

Euskarabideak Mattín eta Kattalin proiektuaren baitan zazpi bideo berri argitaratu ditu. Ekimenak Nafarroako euskarazko tradizioa, zehazki haur folklorea, familiei eta haurrei modu gaurkotu eta erakargarrian eskaintzeko ikus-entzunezko bilduma eskaintzea du helburu. Horretarako hainbat bideo labur eskaintzen ditu euskararen institutu publikoak. Ikus-entzunezkoak honako webgunean kontsulta daitezke: https://www.mattinetakattalin.eus/ 

2021ean hasi zen proiektua 5 bideorekin.  2022. urtearen hasieran beste zazpi aurkeztu zituzten eta orain gai ezberdinak jorratzen dituzten 7 bideo berri prestatu dituzte, honakoak dira izenburuak: 'Horra! Horra!', 'Hondartzako bidean', 'Pasa gabon', 'Film bat ikusiko dugu?', 'Katua falta, sagua kanta', 'Gau Beltza' eta 'Gora San Fermin!'.

Mattin eta Kattalin ikus-entzunezko proiekturako 7 bideo berri hauek ekoizteko 24.805 euroko inbertsioa egin du Euskarabideak, kontratua lizitazio bidez esleiturik. Proiektu hau Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak diruz lagundu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!