"Abuztuaren 17an ahoz eta ez idatziz, Sodenak sinaturiko akordioaren gaineko expedientean, arduragabekeria kontablea erakusten zuten paperak zeudela esan zigun" azaldu zuen Parlamentuan Mikel Irujok, "Baita ondorio penalak izan zitekeela ere". Navarra Sumak egindkao galderaren erantzuna izan zen hori eta Irujok gaineratu zuen: "Paper horiek ez ditut ikusi eta ez dakit benetan existitzen diren edo ez". Hala ere, informazio hau jasota, Pilar Irigoienen kargugabetzea erabaki zuen.
Gero ez da deliturik izan, atzo ekonomi garapenerako kontseilariak, kontuen ganberak egindako txostena erabili zuen defentsa moduan eta Nafarroako Presidenteak egin bezala, egun gordeta diren milaka musukoendako irtenbidea emateko akordioa bilatuko dela iragarri.