Ekaineko suteei aurre egin eta landa eremua berreskuratzeko 85.000 euro bildu ditu Errigorak

Euskalerria Irratia 2022ko abe. 21a, 14:01

15.000 hektarea erre ziren eta errautsetatik, mendi eta basoen ustiaketarako eredu berriaren kimuak atera dira. Udako suteak neguan itzaltzen direlako, Errigorak bultzatuta, mendien garbiketa eta Nafarroako erdialdeko eremuak beroaldietarako prestatuko dira.

 

Euskal Herri osotik iritsitako ekarpenekin 85.000 euro bildu ditu Errigorak. Orain lantaldea osatu du Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoarekin Kontseilua, Basozainak, Suhilyzaileak, EHNE sindikatua eta zonaldeko hainbat alkate eta hautetsi biltzen dituena. Bi helburu jarri dizkiote taldeari: suteak zabaltzea zailtzeko eta herriguneak babesteko suebaki berdeak sortzea eta abeltzaintza estentsiboa sustatzea, ganadua izan dadin suhiltzaile eraginkorrena.

Horrela San Martin Unxen bide berriak irekiko dira, aisialdi gune bat zabaldu, mahasti berriak landatu, herriko behi abeltzain gazte bat lagundu eta ahuntz artzai berriak erakarriko dira.

Uxuen aldiz, amildegi bat garbituko da, lanbide heziketako eskolekin hitzarmenak eginen dira nekazal lanak egiteko eta bideak ere garbituko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!