Oporretan etxerako lanak eginda joan nahi dute Atarrabiakoek. Ez dira haien bolada honenean baina etxean talde sendoa dira eta Barakaldoren aurka eginiko partidua dute gogoan Granollers hartzeko.
Soilik Bera Berak lortu du garaipena Indurain Anaien Kiroldegian. Malagan Costa del Solen aurka galdu ondoren, Miguel Etxeberriaren taldeak garaipenaren bidera itzuli nahi du eta urtebeteko ametsa irribarre onenarekin itxi.
Granollers egun azken-aurreko postuan dago hiru punturekin eta garaipen bakarra eskuratu du, Grafometal La Rioja azken sailkatuaren aurka lortutakoa. Beste puntua Zuazoren aurkako berdinketa izan zen.
Berdeek aldiz 8 puntu dituzte lau garaipen eta bost porrot batuta. Atarrabiako neskek Gabonak baino lehen bi puntu gehiago lortzea espero dute, horrela urtarrilean Elx-en aurka jokatzeko sentsazio onekin bueltatzeko.
Hitzordua arratsaldeko seietan izango da, esan bezala Atarrabiako Indurain Anaien Kiroldegian.